18 578 649 książek w 175 językach
Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! Możesz zwrócić produkty nawet do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
Aspaldi honetan eleberriak argitaratu gabe egon ondoren, Koaderno Gorria aurkeztu digu Arantxa Urretabizkaiak. Arrazoi politikoak tarteko zirela, emakume bat bere senar eta umeak utzi beharrean aurkitu da. Hasiera batean distantziak baizik ez zuen bereizten familia. Halako batean, ordea, senarra eta umeak erabat desagertu zaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo zazpi urteetan haien paraderoaren berririk izango. Une horretantxe irudika genezake eleberriaren abiapuntua: nola iritsi umeekin harremanak izatera, nola ikusi oraindik umeek gogoan duten ala amaordekoak bete duen osorik haren lekua Horretarako bidali du Venezuelara mezularia, eta haren eskuetan jarri Koaderno Gorria. Bi planotan dago antolatuta eleberri hau: mezulariaren ikerketa eta mugimenduak, batetik, eta amaren oroitzapena erabat estali ez zedin amak berak idatzitako aitormena, bestetik. Koaderno gorri hau primeran antolatu eta soluzionatutako eleberri hunkigarria da.
Cześć! Jestem Libroamiko, Twój doradca książkowy.
Jak mogę Ci pomóc?