18 592 774 książek w 174 językach
Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! Możesz zwrócić produkty nawet do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
Nawet do 30 dni na zwrot
Taberna bateko txoko ilun batean, pertsonaia bitxi bat ikusi du liburu honetako narradoreak. Eskuartean edalontzi bat du pertsonaiak, eta tristuraz jota dagoela begitandu zaio narradoreari. Berehala jakin du nor den: Zientzia. Izenez baino ez zuen narradoreak pertsonaia hori ezagutzen. Izenez, eta duen zakar ospearengatik. Horrexegatik egon da apur batean zegoen lekuan bertan, Zientziari begira-begira, harengana hurbiltzeko gogoz eta beldurrez, gogoak beldurrari gaina hartu dion arte. Zientziaren mahaira eseri, eta haren ezagutza sakona egiteko parada izango du handik hurrengo ordu eta egunetan. Zientziari buruzko nobelatxo bat da, bai, Fernando Morilloren hau, baina ez da, inola ere, zientzia-nobela. Are gutxiago nobela zientifikoa, Asimov bainoago Gaarder etorriko zaio irakurleari gogora, Sophieren Munduaren antzekoa baita, neurri batean, Morilloren hau. Gaarderrek, izan ere, filosofiaren historia osoa kontatu nahi izan zuen Sophieren bidez. Morillori, aldiz, zientziaren berezko izatea interesatzen zaio bakarrik, ez haren historia osoa, nahiz eta anekdota eta pasadizo ugari txertatu dituen liburuan. Bere aztergaia pertsonifikaturik, berriz, zientziaren zertasuna Zientziaren nortasun bihurturik, liburu ezinago gustagarria moldatu digu Morillok, zehatz-sakonean fitsik galdu gabe.
Cześć! Jestem Libroamiko, Twój doradca książkowy.
Jak mogę Ci pomóc?