18 520 633 książek w 175 językach
Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! Możesz zwrócić produkty nawet do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
Nawet do 30 dni na zwrot
Poesia-liburu berri bat dakarkigu Joan Mari Irigoienek: ôSorgin-argien ehizanö. Bidaia-kaier baten antzera, Kanariar irletako txokoen tituluak ematen dizkie poemei, baina mamiak ez du hainbesteko zerikusirik hango bazterrekin; izan ere, egileak bere sakoneko kezkak dakarzkigu olerki-itxurapean. Batetik, liburuaren lehen partean, poema sozialak dei ditzakegunak datoz: gerraren eta inperialismoaren arbuioa, injustizia guztien salaketa, handikien kontrako aldarria. Bestetik, bigarren partean, poesia espiritualagoari egiten dio bidea, eta goranahi horren isla da hirugarrengo partea ere, Leiren kokaturikoa eta argitasunezko esperientzia bat kontatzen duena.