18 124 680 książek w 176 językach
Jednak się nie przyda? Nic nie szkodzi! Możesz zwrócić produkty nawet do 30 dni
Bon prezentowy to zawsze dobry pomysł. Obdarowany może za bon prezentowy wybrać cokolwiek z naszej oferty.
Nawet do 30 dni na zwrot
Gaur 1936ko uztailaren 29a da eta Lucyk bere urtebetetzea ospatuko du. Hamahiru urte. Erabaki du eguneroko bat hastea eta berez esan ezin duena han idaztea: erlijioaren, familiaren eta konbentzioen higuina, errebeldia, heldua izateko irrika, hitzenganako maitasuna. Krisi ekonomiko larriak, lehorteak eta goseteak jota dago Kanada. 'Hauts katilua' deitzen diote Albertari, lehorteak hauts erauntsiak ekarri baititu. Albertan bizi da Larson familia. Larson artzaina eskuzabala da: janaria partitzen du behartsuen artean eta ostatu ematen dio Beauchemin doktoreari, nahiz eta jendeak beltzak esaten dituen harengatik. Lucyk, ordea, bere neurriko solaskidea aurkitzen du. Behar zuen adiskidea. Mundu itxi baten gaitzespena, norberaren askatasunaren grina eta mundu ikuskera desberdin baten ataria ageri dira uda min eta lehor horretan. Espiritu kritikoari egiten zaion omenaldi hunkigarria. Nancy Hustonek nerabeentzat idatzi duen lehen eleberri laburra da hau.
Cześć! Jestem Libroamiko, Twój doradca książkowy.
Jak mogę Ci pomóc?